CALL CENTER

902 501 694

ERREKA Ate Automatikoak enpresak Erresuma Batuan inbertitu du, kanpoan hedatzeko.

04-05-2017

ERREKA Ate Automatikoak enpresak Erresuma Batuan inbertitu du, kanpoan hedatzeko

2016ko urtearen azken hiruhilekoan ERREKAk Erresuma Batuko AUTOMATIC DOOR SHOPFRONT LTD. – ADSF enpresa lokalean egindako inbertsioa gauzatu zen. Ate automatikoen horniduran eta instalazioan erabat espezialitatutako enpresa da AUTOMATIC DOOR SHOPFRONT LTD. – ADSF. Aurrerapauso hau mugarri garrantzitsua da gure konpainiaren nazioarteko hedapenean, ate automatikoen sektorean aitzindaria eta liderra den merkatu batean. Sektorearen azken nobedade teknikoek oso baldintzatutako sektorea da eta irisgarritasunari eta segurtasunari buruzko araudi zorrotzen menpe dago.
Historikoki, Erresuma Batua funtsezko herrialdea izan da gure garapen internazionalean; eta herrialde horretan egoteak, hain merkatu helduak eta lehiakorrak dituen eskakizun zorrotzak direla eta, eraman gaitu beti eta etengabe bikaintasun teknikoaren eta zerbitzukoaren bila aritzera. Beti saiatu gara ezaugarri horiek sartzen presentzia duguneko merkatu guztietarako dugun balio proposamenean.
Ezarpen berri horri esker hemen bertan eta Erresuma Batu osoan eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen sorta handitu ahal izan dugu, kristalezko ateen, ate automatiko kulunkarien eta ate birakarien gama osoa homogeneizatuta, bai eta gama horien guztietan mantentze lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiteko zerbitzuak ere.
Aurrerapauso garrantzitsu hori ondo eraman eta islatu da Erresuma Baturako egin den eta harro erakutsiko dugun toki eremuko Web orri berrian – www.erreka-automaticdoors.uk.com –, zeinari esker azkar nabigatu baitaiteke gehitutako zerbitzu propioetatik eta tokiko merkatura egokitutakoetatik. Enfasia jarrita arkitektoentzako laguntzan, ate automatikoen BIM modeloekin eta erosketarako eta eskariei on-line jarraipena egiteko zerbitzuekin.
 

 

Aurkitu zure soluzioa

Kate komertzial batekoa bazara, edo arkitektua, eraikitzailea/integratzailea, instalatzailea edo azken erabiltzailea bazara, soluzioa dugu.

Aurkitu zure soluzioa